Itxi

Goiz kronika asteburua

Mikel Pedrosa, Iberdrola

"Aurki eraikinei egin beharreko egokitzapena izango da, hobe dute bizilagunek lehenbailehen adosten hastea"

ALOÑA BERAZA PEÑA | EITb Media

Mikel Pedrosa Iberdrolako gerentea da, eta auto elektrikoentzat karga puntuen instalazioak egiten ditu. Azkenaldian nabarmen egin du gora auto elektrikoen salmentak, eta asko dira horiek kargatzeko instalazio puntua etxean izan nahi duten herritarrak. Prezioaz eta prozesuaz aritu da Goiz Kronikan.

  • Auto elektrikoen karga puntu bat, artxiboko irudi batean

    Auto elektrikoen karga puntu bat, artxiboko irudi batean

    3:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Auto elektrikoa dutenak, edota halakorik asmotan daudenak izan ditzaketen zalantzetarako argibideak eman ditu Mikel Pedrosa Iberdrolako Iparraldeko Gerenteak Euskadi Irratiko "Goiz Kronika"n. Azken bi urteetan nabarmen hazi da gisa horietako ibilgailen salmenta, eta gero eta gehiago dira karga puntua etxean bertan izan nahi duten bizilagunak. Pedrosak azaldu du hilabete behar izaten dela instalazio puntua etxean jartzeko, instalazio elektrikoa egiteaz gain, baimenak ere eskuratu behar direlako. Prezioa ere aldakorra da, egokitu beharreko tokiaren arabera, eta egin beharreko instalakuntzaren arabera garestiagoa edo merkeagoa izan daitekeelako, baina mila euroren bueltan dago gutxieneko aurrekontua.