Itxi

Efemerideak

Urriak 17

Joxe Ariztimuño "Aitzol": Euskal kulturan benetako fedea izan zuen elizgizona

85 urte dira gaur Joxe Ariztimuño "Aitzol" Hernaniko hilerriko horman fusilatu zutela. 1936ko urriaren 17an hil zuten frankistek euskal kulturaren berpizkundea ipar orratz izan zuen fedegizona. Jon Kortazar kritikari eta idazlearen laguntzaz gogoratu dugu "Aitzol".

  • Joxe Ariztimuño Olaso, "Aitzol"

    Joxe Ariztimuño Olaso, "Aitzol"

    5:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal pizkundea deitu zitzaiona ezin da ulertu Joxe Ariztimuño Olaso, "Aitzol" kontuan izan gabe. Lore jokoak, bertsolari egunak, literatur leihaketak.. hiltzen ari zen euskal kulturaren pizkundea sustatu zuen Euskaltzaleak elkarteko buru izan zen Aitzol apaiza.  XX. mendeko 20ko hamarkadan eta 30eko lehen urteetan eragin nabarmena izan zuen pertsona izan zen. Lizardi eta Lauaxetaren aitaponteko izan zela azpimarratu digu Kortazarrek, eta Aitzolek berak ere utzi zituen literatur lanak. 

ELAren sortzaile eta EAJko afiliatu ere izan zen. Gerra lehertu zenean Lapurdiko Belokeko komentura ihes egin bazuen ere, ostera itzuli zen eta Galerna itsasontzian atxilotu eta fusilatu egin zuten 1936ko urriaren 17an, duela 85 urte. Oraindik ez da bere hezurrik berreskuratu.