Itxi

Goiz kronika asteburua

ERREPORTAJEA

Edaten dugun uraren kalitatea hobetzeko ikerketa jarri dute abian Urdaibain

XABIER URTEAGA| EITB MEDIA

Neiker, Euskal Herriko Unibertsitatea, BC3 eta Busturialdeko Ur Partzuergoa elkarlanean arituko dira Urbaso izeneko ekimenean

  • Ur-harguneak egokitzeko proiektua jarri dute abian.

    Ur-harguneak egokitzeko proiektua jarri dute abian.

    3:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Etxeetara iristen den uraren sorburuen, ur-harguneen ezaugarriak ikertuko ditu Urbaso egitasmoak. Europako Batasunak ingurumenari buruzko proiektuak babesteko LIFE programaren baitan burutuko dute egitasmoa datozen lau urteetan.

Nahia Gartzia Neikerreko ikerlariak eta Iñaki Antiguedad EHU/UPVko Hidrogeologian Katedradunak eman dizkigute egitasmoaren inguruko xehetasunak. Ura araztegietara iritsi aurretik, jasotzen den lekua eta ingurua egokitzea ezinbestekoa dela azpimarratu du Antiguedadek. Uraren kalitatea ona izateko basoen kudeaketa zuzena egin behar dela gaineratu du, gaur egun bien arteko lotura ez da egiten bere esanetan.

Euskadin dauden ur-harguneetaik %80 basoan daude, eta erdia baino gehiago zuhaitzez inguratuta. Inguru horietan basogintza mota ezberdinak sortzea proposatzea da proiektuaren helburuetako bat Nahia Gartziaren hitzetan. Horretarako, leku bakoitzaren baldintzak iikertuko dituzte. Etorkizunari begira jarrita, klima aldaketak izango duen eragina aurreikusi eta kontuan hartu behar dela uste dute bi ikerlariek.