Itxi

Goiz kronika asteburua

ERREPORTAJEA

Miren Gurrutxaga: "Beti dago laguntza behar duen baten bat"

XABIER URTEAGA | EITBMEDIA

Miren Gurrutxaga Gizalde, Gipuzkoako Boluntariotza Agentziaren arduradunarekin, boluntarioekin eta elkarteetako kideekin boluntariotzaren argazkia osatu dugu.

  • Boluntariotza

    Boluntariotza

Abenduaren 5a boluntariotzaren nazioarteko eguna da. Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, Euskadin herritarren %13 ari da boluntario lanetan elkarteren batean; Nafarroan, aldiz, 10 lagunetik hiruk hartzen du besteei laguntzeko denbora.

Gizalde agentziako Miren Gurrutxagaren esanetan boluntario izateko, horretarako nahia, eta denbora behar dira. Pandemiak jende gehiago erakarri du boluntariotzara, talde batzuen jarduna mugatu egin den arren, elkarte askok lan gehiago dute Covidaren ondorioz. Boluntarioen  lana  ikusaraztea da Gizalderen eta Sareginez, Gipuzkako hainbat boluntariotza erakundek eta taldek sortutako plataformaren helburuetako bat.

Begoña Rodriguez Afagi, Gipuzkoako Gaixo Alzheimerdunen Familiakoen Elkarteko boluntarioa da. Aldez aurretik jasotako laguntza itzultzeko hasi zen boluntariotzan, besteei laguntzen ari zarela jakitea pozgarria da berarentzat.

Intered Euskal Herria eta Jatorkin Al-Nahdako teknikariek beraien elkarteentzat boluntarioek duten garrantzia azpimarratu dute. Gazteak eta edadekoak dira, batez ere, elkarteetara laguntza ematera joaten direnak.