Itxi

Goiz kronika asteburua

MIGRAZIOA

Migrazio politiketan, Ermuko Udala eredu

Amaia Etxeberria | EITB Media

“Aurreiritziei aurre egiteko harremanetarako politikak landu behar dira, informazioa eta emozioak uztartuz”, azaldu du Ane Enzunza, Ermuko Udaleko Migrazio teknikariak, gaineratuz, “ezberdinen arteko bizikidetza sustatzea funtsezkoa dela”.

  • Etorkinen alde egindako protesta bat.Argazkia: Xabier Urteaga

    Etorkinen alde egindako protesta bat. Argazkia: Xabier Urteaga

    7:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ermuko Udalak etorkinei ematen dien arreta praktika onen eredu gisa hartu da Gasteizen, Euskadiko Migrazioaren Itun Sozialaren aurkezpen ekitaldian. 100 udalerrik baino gehiagok egin dute bat migranteen giza eskubideak oinarri hartzen dituen itunarekin.

Ane Enzunza Ermuko Udaleko Migrazio teknikariaren arabera, balioa eman behar zaio udalek duten eskumenari, izan ere, gizarte zerbitzu publikoen kudeaketa udaletatik egiten da, eta etorkinei lehen harrera bertan egiten zaie. Hala, gogoratu du zerbitzu horien bidez lantzen direla "oinarrizko eskubideak: etxebizitza eskubidea, hezkuntza eskubidea eta gizarte larrialdietarako laguntza, besteak beste."  

Bestalde, ohiko gizarte zerbitzuez gain, Ermuak badu atzerritartasunaren arloan, etorkinei zuzendutako orientazio sozio-juridikorako zerbitzua, "hainbat informazio ematen zaie bertan etorkinei: bizileku eta lanerako eskubidea eskuratzeko bete beharreko baldintzak zeintzuk diren, haien tituluak nola homologatu ditzaketen, lanbide heziketara sartzeko baldintzak zeintzuk diren, hizkuntzak ikasteko aukerak ote dituzten, etab…", argitu du Enzunzak.

Bizikidetzaren arloan migranteen parte hartzea funtsezkoa dela gaineratu du Enzunzak. Ermuan, adibidez, Udalak elkarteak sortzen lagundu die etorkinei eta elkarte horiekin elkarrizketa espazioak eraiki dituzte.

Horiek horrela, beldurrak uxatu eta aurreiritziekin amaitzeko elkarbizitza eta harremanetarako politikak bultzatzen ditu Ermuko Udalak, etorkinei buruz dugun informazioaz gain, haiekin egon eta haiekin denbora partekatuz sentimenduak landuko ditugulako, "informazioa eta emozioak" uzartu behar dira, dio Enzunzak. Hain zuzen ere, Gasteizen 100dik gora udalek babestu duten itunak elkarbizitzaren aldeko jarrera argia du.