Itxi

Efemerideak

Urtarrilak 16

Marcelino Bilbao: Mauthausendik bizirik irten zen euskal herritarra

Igotz Alkorta | EITB Media

1920ko urtarrilaren 16an jaio zen Alonsotegin Marcelino Bilbao Bilbao. CNTko afiliatua, Francoren altxamenduaren osteko gerra zibila, erbestea eta ondoren nazien kontzentrazio esparruak ere ezagutu zituen. Etxahun Galparsoro, Bilbaoren iloba eta historialariarekin ondu dugu efemeridea.

  • Mauthausen

    Mauthausen

    4:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Marcelino Bilbao Bilbao Alonsotegin jaio zen duela 102 urte.  Umezurtza zen eta 12 urterekin lanean hasi behar izan zuen Barakaldoko Kastrexana auzoan zegoen La Primitiva meategian.  Ondoren Rica izeneko lantegian aritu zen. CNT-ko afiliatua, Francoren altxamenduaren ostean Isaac Punete bataloian eman zuen izena. 1939an Frantziara erbesteratu zen kataluinian barrena eta milaka errepublikarrekin batera San Ciprien, Argelès-sur-Mer eta Gurs-eko kontzentrazio esparruetan egon zen. II. mundu gerra lehertu zenean, behartuta, Frantziako armadan sartu zen eta naziek atxilo hartu zuten. Mauthausen eta Ebensee-ko kontzentrazio esparruetan izan zuten preso, eta bost urtetan izugarrikeriak sufritu arren, bizirik irtetea lortu zuen. 94 urterekin hil zen Poitiers-en

Etxahun Gaparsoro, Marcelino Bilbaoren iloba txikia eta historialaria da, Bilbao en Mathausen liburuaren egilea. Berak gidatu gaitu efemeridean.