Itxi

Goiz kronika asteburua

Bidasoako suteak

Urtebete da sugarrek Nafarroako, Gipuzkoako eta Lapurdiko 1.800 hektarea kiskali zituztenetik

XABIER URTEAGA | EITB Media

2021eko otsailaren 20a hego haizeko egun eguzkitsua zen, arriskua iragarrita zegoen. Goizaldean sute txiki batzuk izan ziren Nafarroako Bertiz inguruan, Erratzun gero eta eguerdian Beran. Bidasoaren bi aldetara sugarrek eragindako une latzak gogoratu eta eremua nola dagoen jakin nahi izan dugu.

  • 2020ko otsailaren 20an erretako eremua

    2020ko otsailaren 20an erretako eremua

    4:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urtebete igaro da Beran piztutako baso suteak, Bidasoa ibaiaren bi aldetako 1.800 hektarea kiskali zituenetik. Babestutako eremuak, mendia eta basoak erre ziren itxura guztien arabera nahita piztutako suaren ondorioz.

12 hilabeteren ostean, garrek kiskalitako hainbat eremutan landareak ernetzen eta zuhaitzak hazten ari dira. Gertatutakoa aritzeko ikerketak zabalik daude, baina kaltetutakoek nahi baino astiroago datoz diru-laguntzak.

Suteak izan eta urtebetera, ingurua nola dagoen adierazten duten lekukotzak jaso ditugu.