Itxi

Efemerideak

Martxoak 6

Jose Antonio Agirre: Lehen lehendakaria, gerraren testuinguruan

Igotz Alkorta | EITb Media

Duela 118 urte, 1904ko martxoaren 6an jaio zen Jose Antonio Agirre Lekube Bilbon. Frankoren altxamenduaren ostean sortu zen lehen Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria, gerrak baldintzatu zuen bere ibili politikoa eta bere bizitza. Sabino Arana fundazioko Iñaki Goioganarekin aztertu dugu bere ekarpena.

  • Jose Antonio Agirre

    Jose Antonio Agirre

    4:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Jaungoikoaren aurrean apalik, euskal lur gainean zutunik, asaben gomutaz..." guganaino iritsi dira 1936an Jose Antonio Agirrek lehendakari karguaren zina egiteko erabili zituen esaldiak. Izan ere, guztia ia ezerezetik sortu behar zuen lehen Jaurlaritzaren lehendakari izan zen Agirre. Eusko Gudarostea, Ertzaintza eta txanpona ere sortu zituen euskal lurrean bederatzi hilabetez agindu zuen Jaurlaritza hark. "Estatu baten ohiko egiturak sortzen" saiatu zirela azpimarratu du Iñaki Goiogana Sabino Arana fundazioko artxibategiko teknikariak.

1937an, Bilbo frankisten eskuetan erori zenean Ipar Euskal Herrira joan zen eta ondoren Parisen ezarri zuten Jaurlaritzaren egoitza. Bigarren Mundu Gerra lehertu ostean,  Estatu Batuetara ihes egin zuen. Gerra amaituta, 1945an, Parisera itzuli zen. Sinbolikoki lehendakari karguari eutsi zion eta bertan hil zen, 1960ko martxoaren 22an, bihotzekoaren ondorioz. Xehetasunak, efemeridean.