Itxi

Efemerideak

Martxoak 27

Jon Etxaide: Euskal Herriaren historia literaturara ekartzen maisu

Igotz Alkorta | EITb Media

Jon Etxaide jaio zela 102 urte betetzen diren egun honetan, idazle eta itzultzaile donostiarraren ekarpena aztertu dugu Lurdes Auzmendi EHUko irakaslearen laguntzaz. Bizi izan zuen garaiak baldintzatuta, Euskal herriaren historia literaturara ekartzen egin zuen ahalegina nabarmendu digu.

  • Jon Etxaide

    Jon Etxaide

    4:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ezizen ugari erabili zituen Jon Etxaidek bere ibilbidean zehar idazkiak argitaratze. Izan ere, nobelak, antzerkiak eta saiakerak idazteaz gain, hainbat aldizkaritan kolaboratu zuen: Egan, Euzko Gogoa, Gernika, Jakin, Gure Herria, Karmel, Olerti, Zeruko Argia eta Arantzazun.

Itzulpen lan garrantzitsuak ere egin zituen baina Etxaideren ibilian nobela azpimarratzen da. Hala azpimarratu digu Lurdes Auzmendi EHUko irakasleak. 50eko hamarkadako Joanak Joan XIX. mendean oinarritutako nobela ezaguna argitaratzeaz gain, gure historiako beste hainbat pasarte ekarri zituen idazkietara bere bizitzan zehar: Amaiurko gudua edo Oinaztar eta Ganboatarren arteko lehiak esaterako. Beti euskara eder eta aberatsean, Auzmendik azpimarratu digunez.

Xehetasun eta argibide gehiago, efemeridean.