Itxi

Goiz kronika asteburua

Elkarrizketa

Garbiñe Aranburu: "Mendiak ez du ongi ulertu, lekuko deseroso izango gara erakundeetan”

AMAIA AROSTEGI | EITB Media

Biarritzen egindako Hamargarren Biltzar Nagusiaren biharamunean, Euskadi Irratiko "Goiz Kronika" saioan izan da Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko koordinatzaile orokorretako bat.

  • Igotz Alkorta eta Garbiñe Aranburu

    Igotz Alkorta eta Garbiñe Aranburu. Argazkia: EITB Media

    12:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko koordinatzaile orokorrak argitu nahi izan du erakundeetara itzuliz klase borroka bultzatu nahi dutela eta zehaztu du "kritika politiko instituzionala indartzea" dela euren helburua. Gaineratu du patronalaren eta Gobernuaren artean dagoen sintonia agerian utziko dutela eta parte hartze normalizatu bat izatetik urrun, "lekuko deseroso" izango direla.

Osakidetzan Jaurlaritzak egin nahi dituen aldaketen aurrean, Aranburuk adierazi du "hitzez ez ekintzez adierazi behar direla asmoak" eta sektore publikoaren eraispena salatu du.

Bestalde, Mercedes enpresa multinazionalak Gasteizerako iragarri duen inbertsioak enpresaren interesak soilik babesten dituela uste du Aranburuk, eta langileak malgutasuna eta prekarietatea onartzera behartzen dituela.

LAB Sindikatuak aro berriari ekin dio, Biarritzen zuzendaritza berriak eta hurrengo urtetarako lan ildoek babes zabala lortu eta gero. Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyo izango dira bi koordinatzaileak. Aranburuk aitortu du ardura konpartitzeak alde on zein txarrak dituela; "arduraren zama kentzeko balio du, baina erabakiak hartzerako garaian bion artean egin behar izateak zailtzen du".