Goiz kronika asteburua
Goiz Kronika
Mobilizazioei berrekingo diete pentsiodunek negu gorriari duintasunez aurre egiteko
TAMARA FERRARI | GOIZ KRONIKA
Bizitzaren kostua asko garestitu den honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da 1080 euroko pentsio minimoa Jesus Maria Soubies, Euskal Herriko Pentsiodunen mugimenduko kideak Goiz Kronikan azaldu duenez.
-
Pentsiodunak Bilbon egindako manifestazio batean
3:23 min



Ikasturtearekin batera, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo dituzte protestak datozen bi astelehenetan. Bihar, hilak 5, Bilbon eta Iruñan egingo dituzte protestak; eta hilaren 12n, Donostian eta Gasteizen. Udan egin bezala, herri askotan ere mobilizazioak egingo dizute.
Jesus Maria Soubies, Euskal Herriko Pentsiodunen elkarteko kideak Goiz Kronikan nabarmendu duenez, "Era guztietako mehatxu eta zorigaitzekin hasiko dugu ikasturte berria: argindarra eta erregaien prezioen gorakada handiarekin besteak beste". Hori dela eta, mobilizatzen jarraituko dute; pentsiodunek, eta bereziki emakume askok, gorriak ikusiko dituztelako neguan.
Bihartik aurrera egingo dituzten protesta handiez gain, urriaren 15ean Madrilgo Kongresuaren aurrean mobilizatuko dira, udan Estatuko herri eta Erkidegoetan jasotako milaka sinadurak entregatzeko. Azaroan, bestalde, erakunde sozial eta sindikalekin lan egingo dute erantzun masibo eta irmoa emateko, Jesus Maria Soubiesen hitzetan.