Itxi

Goiz kronika asteburua

Buru Osasuna

"Uste da osasun mentaleko arazo bat baduzu ezingo duzula bizitza normala egin; hori gezurra da"

Unai Urreaga | IETb Media

Munduko Osasun Erakundearen arabera lautik batek izango du buru osasuneko arazoren bat bizitzan zehar. Gaia bistaratzea eta bitarteko gehiago eskatzen dituzte adituek. AGIFES-eko Iker Arrizabalaga psikologoarekin, Jon Abruza erabiltzailearekin eta Bihotza Goienetxea psikiatrarekin hitz egin dugu.

  • Pertsona bat leihotik begira

    Pertsona bat leihotik begira

    6:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iker Arrizabalaga AGIFESeko, buru osasuneko arazoren bat duten pertsonen eta haien senideen Gipuzkoako elkarteko, psikologoa da. Pandemiari "esker" gaiaz gehiago hitz egiten dela dio, baina osasun mentalarenak ezin duela psikologo eta psikiatren kontua bakarrik izan erantsi du. Edonori gerta dakigukeela bizitzan zehar arazoren bat izatea eta estigmak gainditzeko deia egin du: "Uste da osasun mentaleko arazo bat baduzu ezingo duzula bizitza normala egin. Hori gezurra da". Gai transbersala dela eta modu koordinatuan erantzuteko premia ere azpimarratu du. Eta ororen gainetik, bitarteko gehiago behar direla dio: "Gure osasun fisikoko arreta lehenengo mailakoa da, baina osasun mentaleko arreta hirugarren mailakoa".

Jon Abruza AGIFESeko erabiltzailea da. Drogen kontsumoak eraginda urteak daramatza laguntza jasotzen, baina ohiko bizimodua egitea lortu du. "Gure bajoiak ditugu pertsona denek bezala. Guri pixka bat gehiago kostatzen zaigu. Kronikoak gara. Horrek esan nahi du bizitza osoan hartu beharko dugula botika, baina diabetikoek ere intsulina behar dute. Estigma badago, baina aurrera egin behar da".

Bihotza Goienetxea psikiatrak Zabalburuko osasun mentaleko zentroan egiten du lan ume eta nerabeekin. Pandemiaren ondorioz kasuak % 15 hazi dira 2018tik. Are gehiago, % 75, 14 eta 17 urte artekoen artean, baina iazko udatik "gauzak apurtxo bat orekatu" direla azaldu digu.