Itxi

Goiz kronika asteburua

Garraiobideak

Renferen aldiriko trenak: bidariak gora eta erabiltzaileen kexak ere gora

EITB Media

Aldiriko trenen kudeaketa eskualdatzetik gertuago dagoela, erabiltzaileekin eta langileekin hitz egin dugu. Astegunetan egunero ia 70.000 pertsona dira aldiriko trenak erabiltzen dituztenak. Doako abonuak indarrean direnetik, hazi egin da kopurua.

  • Renferen aldiriko tren bat

    Renferen aldiriko tren bat

    5:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bizkaiko hiriburua Santurtzi, Muskiz eta Orduñarekin lotzen duten lineetan 42.000 bidaiari baino gehiago ibiltzen dira. Pandemia aurreko garaiekin alderatuta %18ko hazkudea da hori. Irun eta Brinkola arteko zerbitzua, berriz, 26.000 pertsonak erabiltzen dute. 2019an baino % 31 gehiago dira.

Izan ere, asko dira Espainiako Gobernuak doako abonua ezarri zuenetik, auto partikularra albo batera utzi dutenak. Aloña da horietako bat. Hilean 150 euro inguru aurrezten dituela kontatu digu.

Baina erabiltzaileen kexak ere asko dira. Bizkaian plataforma bat sortu zuten duela bi urte. Eskakizun nagusiak zein diren Jon Grandek azaldu digu: "Makinistak beti egotea, geltokietan langileak izatea eta zerbitzuak indartzea eta hobetzea".

Luziano Agirre makinista da eta ulertzen ditu erabiltzaileen kexak. Zerbitzua "okerrera" doala esan digu. Gipuzkoan adibididez, "obra asko eta batera" ari direla egiten dio. Gainera inbertsio falta ikusten dute eta trenak "zaharrak" daudela eta matxurengatik ere atzerapenak izaten direla kontatu digu. "Nik lotsa pasatzen dut. Zerbitzu eskasa ematen da. Hemen dabilen jendea trena benetan behar duena da, langileak, ikasleak... ordutegia bete behar dutenak. Eta trenak betetzen ez baditu, beraiek gutxiago".

Eskumen aldaketa gauzatzen den eta horrek zerbitzuan hobekuntzak dakartzan ikusteko dela, Espainiako Gobernuak doako abonoak datorren urte osoan ere indarrean mantentzea erabaki du.