Goiz kronika asteburua
Lan Eskaintza Publikoak
"LEP bat prestatzea maratoi bat prestatzea bezala da"
UNAI URREAGA | EITB MEDIA
Milaka pertsona ari dira Lan Eskaintza Publiko baterako prestatzen. Datorren asteburuan Osakidetzako hainbat arlotako azterketak izango dira Barakaldoko BECen eta suhiltzaile posturako azterketak Irungo Ficoban.
-
Oposiziogile talde bat azterketa egiten
6:24 min
Patricia Pachecok 24 urte ditu eta administrari laguntzailerako azterketa egingo du datorren asteburuan. Xabi Aiestaranek, berriz, 23 urte ditu eta zeladore posturako aurkeztuko da. Sektore publikoan lan egiteak "egonkortasuna" esan nahi du beraien iritziz, eta baita "beste lasaitasun batekin bizitzea" ere. Sektore pribatuan baino ordutegi eta soldata "hobeak" ikusten dituzte.
Aitziber Erkizia Donostiako MasterD akademiako irakaslea da. Azterketa prestatzea "maratoi bat" bezala dela kontatu digu. "Konstantzia" behar dela dio eta "poliki-poliki" urratsak ematea aholkatzen du. Batzuk oso gazte hasten omen dira prestatzen baina bestelakoak ere badira. "Langabezian daudenak edo pribatutik publikora pasa nahi dutenak" adibidez, "jubilatu arteko lanpostu baten bila".