Itxi

Goiz kronika asteburua

Erretiroa

60 urterekin erretiratzeko eskubidea nahi dute erizainek, garraiolariek eta baso suhiltzaileek

Unai Urreaga | ETb Media

Gizarte Segurantzak atea irekitzen du gutxiago kobratu gabe erretiro adina aurreratzeko, lan nekagarriak, arriskutsuak, toxikoak edo osasungaitzak egiten dituzten kolektiboen kasuan. Eta zirrikitu hori baliatu nahi dute hainbat ogibidetako profesionalek.

  • Kamioiak errepidean

    Kamioiak errepidean

    8:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Daniel Alonsok 62 urte ditu eta erizaina da, lehen arretan aritzen da egun.

Igor Perez Eskurtzak 51 urte ditu eta bizitza erdia baino gehiago darama garraiolari.

Iñaki Lizarbek 53 urte ditu eta baso suhiltzailea da Nafarroan.

Hirurek azaldu digute zein baldintzetan aritzen diren lanean eta 60 urterekin erretiratzeko eskubidea aldarrikatu digute, pentsioan galerarik izan gabe.