Itxi

Goiz kronika asteburua

Ekintzailetza

"Ilusio handia, motibazioa, lana eta konstantzia behar dira ekintzaile izateko"

Unai Urreaga | EITb Media

Eider Sanchez eta Andrea Junerekin hitz egin dugu ekintzailetzaren munduko egunean. Biomedikuntza arloan aritzen da lehendabizikoa eta moda munduan bigarrena.

  • Ekintzaile talde bat

    Ekintzaile talde bat

    9:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Naru Intelligence enpresako sortzaile eta zuzendari nagusia da Eider Sanchez. Ikerlari lana utzi eta Maider Alberich bazkidearekin batera enpresa bat sortzea erabaki zuen 2016an. Ilusioa, motibazioa eta konstantzia aipatu dizkigu, baina baita "erresistentzia mentala" ere. Bere ustez ekintzailetzan ezezkoak "positiboak dira, hobetzeko aukera baitira".

Andrea Junek autodidaktatzat du bere burua. Moda diseinuak egiten ditu eta orain barne diseinua ikasten ari da. Pozik dago hartu zuen erabakiagatik, nahiz eta batzuetan "arraro" sentitzen dela dioen.