Goiz kronika asteburua
Zientzia Gosaria
Nanofotonikaz, 2022ko Euskadi Ikerkuntza Saria jaso duen Javier Aizpuruarekin
Javier Aizpurua Iriazabal fisikariak jaso du 2022ko Euskadi Ikerkuntza Saria eta bera izan dugu gonbidatu berezia "Zientzia Gosaria"n.
-
Javier Aizpurua Iriazabal
14:26 min
Amaia Arregi Donostia International Physics Centerreko zientzialaria eta komunikazio teknikariarekin batera, Javier Aizpurua Iriazabal fisikaria gonbidatu dugu Zientzia Gosarira. Aizpuruaren lana eta ibilbidea izan dugu mintzagai, izan ere, 2022ko Euskadi Ikerkuntza Saria jaso berri du. Nanofotonikan da aditu eta lan horren nondik norakoak ere azaldu dizkigu.