Itxi

Goizak gaur

Clemen, Glovoko rider-a

'Aplikazio baten menpe bizi gara; batzuek 80 ordu egiten dituzte lan astean 7 egunez'

Clemen Iruñeko rider-a da, eta itxaropentsu agertu da Auzitegi Gorenak eman duen epaiarekin, baldintzak aldatuko zaizkiela espero duelako.

  • Glovoko banatzaile bat

    Glovoko banatzaile bat

    3:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aurrerantzean, gure hirietan, txirrinda hartuta janaria partitzen ikusten ditugu banatzaile horien lan baldintzak aldatuko dira. Auzitegi Gorenak ebatzi du, langile horiek ‘autonomo faltsuak’ direla. Enpresekin ‘lan harremana’ badagoela eta hortaz, erregimen orokorrean egon behar dutela.

GLOVO enpresako langile batek jarritako salaketa bati lotuta dator epaia. Euskadi Irratian Clemenen testigantza jaso dugu; bera Glovoko rider edo banatzailea da Iruñean. Eta berak ere epaiegietara jo du, autonoml faltsua dela eta bere lan baldintzak prekarioak direla salatzeko. Bere kasua erabat argitu gabe dagoenean, etorri da auzitegi gorenaren epaia. Pozik dago, lan baldintzak aldatuko zaizkiola uste duelako. "Gure lana prekrioa da, esplotazio hutsa. Batzuek 80 ordu egiten dute lan, astean zazpi egunetan". Entzun elkarrizketa osoa!