Itxi

Goizak gaur

Anton Erkoreka epidemiologoa

"Egoera kritikoa da; agintariek erabakiak hartu behar dituzte Eguberrietara begira"

Anton Erkoreka epidemiologoaren iritziz, Gabonetan ez genuke elkartu behar. 3. olatua ekidinezina dela ere uste du adituak.

  • Anton Erkoreka

    Anton Erkoreka

    9:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Munduko Osasun Erakundeak atzo iragarri zuenez, Europan 3. oldea ez dago urruti: Europa 2021eko lehen aste eta hilabeteetan 3. oldean sartzeko arrisku bizia dagoela azpimarratu dute. Iritzi bera du Anton Erkoreka epidemiologoak, "Goizak Gaur" albistegian esan duenez. Horregatik, Gabonetara begira osasun arloko agintariek erabakiak hartu behar dituztela uste du. Jendea "zulotxo" bila dabilela uste du elkartzeko eta mugitzeko, eta hori da arriskutsuena haren iritziz: etxean 8-10 pertsona elkartzea, leihoak itxita egongo baita jendea, elkarrekin bazkaltzen edo afaltzen eta horrek kuitsatzeak areagotuko baititu. "Ez genuke elkartu behar Eguberrietan", berretsi du adituak. Eta Alemania eta Angela Merkel eredu gisa hartu behar genukeela nabarmendu du, urtarrilaren erdialdera arte aktibitate ekonomiko eta sozialak itxi baitituzte bertan.

Birusek euren erritmoa dutela dio Erkorekak, eta oraindik pandemia hau "oso berde" dagoela gogorarazi du, oso jende gutxi baitago immunizatuta. Pandemia bat amaitzeko gutxienez % 50-60ko talde immunitatea lortzea beharrezkoa dela gogorarazi du.