Itxi

Goizak gaur

Eneko Andueza

"Eskuzabaltasunez jokatuko dugu ahalik eta indar gehien batzeko erakunde guztietan"

G.U. | EiTB Media

Eibarren PSEk EH Bildurekin egindako akordioa eredugarritzat jo du Eneko Andueza Gipuzkoako idazkari nagusiak, eta ez du baztertzen herri gehiagotara ere zabaltzerik.

  • Eneko Andueza

    Eneko Andueza

    6:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eibarren PSEk eta EH Bilduk akordioa lortu izana "eredugarria" izan da Eneko Andueza Alderdi Sozialistaren Gipuzkoako idazkari nagusiaren arabera. "Goizak gaur" albistegian adierazi duenez, EAJrekin akordioa itxita bazeukaten ere, EH Bildu batzea garrantzitsua izan da. Izan ere, Anduezaren hitzetan, "helburuak garbi zeuden eta denen elkarlana beharrezkoa da alderdikeriak alde batera utzita". Bide horretatik, ez du baztertu, Eibarren eta Irunen egin duten bezala, herri gehiagotan ere akordioak ixtea.

Horrek, edonola ere, ez dakar, legebiltzarkide sozialistaren arabera, EAJrekiko urruntzea eta eurek "eskuzabaltasunez" jokatzen jarraitu nahi dute "ahalik eta indar gehien batzeko, biztanleriaren onerako". EH Bilduk oraindik pausoak ematen jarraitu behar duela uste duen arren, azpimarratu du garrantzitsua dela politikan aritzea, Madrilen edo Eibarren egin duten moduan. "Hori onuragarria izango da denontzat", zehaztu du.