Goizak gaur
Lopez Basaguren
"Alarma egoerak ezartzen dituen mugak eta botoa emateko eskubidea oreka daitezke"
Alberto Lopez Basaguren Zuzenbide Konstituzionaleko katedradunarekin aztertu dugu Kataluniako Auzitegi Nagusiak duela astebete ezarritako kautelazko neurriak berresteko erabakia.
-
Alberto Lopez Basaguren
8:43 min
Kataluniako Auzitegi Nagusiaren Administrazio auzietarako salak berretsi duenez, otsailaren 14an izango dira azkenean Kataluniako hauteskundeak. Pandemiaren hirugarren olde betean, interes publiko oso handiko hitzordua dela argudiatu du. Alberto Lopez Basaguren Zuzenbide Konstituzionaleko katedradunak "Goiza Gaur" albistegian zehaztu duenez, "ikuspegi juridikotik, legeak ez zuen inolako aukerarik ematen Generalitateak egin zuen suspentsioa egiteko, eta ex-lege deitu zirelako hauteskundeak". Haren hitzetan, alarma egoerak ezartzen dituen mugak eta botoa emateko eskubidea "orekatu" daitezke.
Are gehiago, Lopez Basagureni "harrigarria" zaio pandemiarekin ia urtebete daramagun honetan parlamentuek ezer egin ez izana horrelako araubideak egokitzeko, eta "hor dago erantzukizuna". "Politikariek egin ezin dutena da haiek ez egitea egin behar zutena eta gero epaileei eskatzea ez zuzenbidearen arabera erabakiak hartzea, baizik eta beste egokitasun arrazoiak kontuan hartzea, esaterako, egoera sanitarioa”, nabarmendu du.