Itxi

Goizak gaur

Eneko Etxeberria

"Borondate politikorik ez dago desagerpen kasu batzuk argitzeko"

G.U. | EiTB Media

Eneko Etxeberria Jose Migel Etxeberria 'Naparra'ren anaiak dioenez, EHUren txostenarekin agerian gelditzen da 'orain arte estauek anaiaren kasua argitzeko egin duten lana nahiko kaskarra izan dela'.

  • Eneko Etxeberria

    Eneko Etxeberria

    6:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur, martxoak 24, Giza eskubideen bortxaketa larrien egia jakiteko eskubidearen nazioarteko eguna da. Gaur bertan utzi du Jaurlaritzak familiaren esku Jose Migel Etxeberria  Naparra-ren  desagerpenaz egindako txosten monografikoa. Eneko Etxeberria anaiak "Goizak Gaur" albistegian adierazi duenez, agerian gelditu da orain arte estatuek kasua argitzeko egin duten lana "nahiko kaskarra" izan dela eta EHUk egindako txostena bat dator bere garaian Nazio Batuen bortxazko desagerpen lan-taldeak egindako lanarekin: borondate eza argia dela horrelako kasuak argitzeko.

Gorputza agertzen ez den bitartean, delitua indarrean da", azpimarratu du. Bigarren indusketaren zain da familia. Izan ere, 2017ko apirilaren 4an, egun bateko bilaketaren ondoren, bertan behera geratu zen indusketa. Pako Etxeberriak egindako txostenean sinesgarritasun gehiena zeukaten bi leku zehaztu zituen arren, bakar batean bilatu zuten, eta bigarren indusketaren eskaria egin eta lortu bazuten ere, familian hiru urte daramatza Auzitegi Nazionalak baimena emateko zain: "tartean, ama Celes joan zitzaigun semearen gorpuzkinak berreskuratu gabe", gogoratu du Etxeberriak.