Itxi

Goizak gaur

Adrian Zelaia-Lander Beloki

"Espero baino hobeto erantzun dio ekonomiak Ukrainako gerraren ondorioei, baina arriskua ez da ezabatu"

EITB Media

Ukrainako gerra urtebete betetzera dihoanean, ondorio ekonomikoei begira jarri gara, eta gogoeta orokorra eskatu diegu Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko enpresa Fakultateko dekanoari eta Adrian Zelaia EKAI CENTER ikerketa aholkularitza zentroko presidenteari.

  • Adrian Zelaia eta Lander Beloki

    Adrian Zelaia eta Lander Beloki

    23:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ukrainako gerra urtebete betetzera doa, eta ondorio ekonomikoei begira jarri gara "Goizak Gaur". Gutako bakoitzaren egunerokoa baldintzatzen ari diren ondorioak, zalantzarik gabe. Duela urtebete gerra ekonomian sartzera gindoazela ohartarazi zuten agintariek. Ziurtzat jo zen 2023an atzeraldian sartuko zela Euroguneko ekonomia, baina ezetz diote azken datuek.

Europar Batzordearen azken berrikuspenaren arabera, hazkundea aurten % 0,8koa izango da bataz beste, Alemania, azpitik geratuko da % 0,2arekin. Frantziakoa ere bai, % 0,6 arekin eta Espainia bataz bestekoaren gainetik % 1,4arekin.

Gogoeta orokorra eskatu diegu Lander Beloki, Mondragon UNibertsitateko enpresa Fakultateko dekanoari eta Adrian Zelaia EKAI CENTER ikerketa aholkularitza zentroko presidenteari. Zelaiaren hitzetan, espero baino hobeto erantzun dio ekonomiak Ukrainako gerraren ondorioei, baina arriskua ez da ezabatu, eta orain sahiestu dena geroago etorriko dela uste du. Beloki ere mamu horren beldur da.

Prezio igoerari dagokionez, neurri handi batean energia krisiak hauspotuta, aspaldi ez bezelako garestitzea izan du bizimoduak gurean. Urtarrilean, Hego Euskal Herrian ehuneko 5,8 igo da KPIa. Eta oso altu jarraitzen du azpiko inflazioak, elikagaiak eta energia aintzat hartzen ez dituenak, alegia.

Energia kostuen garestitzeak, gure poltsikoetan izan duen eraginetik harago, energia hornikuntzari buruzko eztabaida piztu du. Errusiako gasari eta petrolioari atea itxita, orain arte Europar Batasuneko agintariek hartutako neurriek (gutxieneko erreserba batzuk ziurtatazea eta aurreztea sustatzea) eraginkorrak izan direla dirudite. Tenperatura leunak utzi dituen udazkenak eta negu hasierak ere lagundu du. Baina Adrian Zelaiak ohartarazi du Europan beste eztabaida bat piztu dela. Energia kostuek eraginda industria ekoizpena asko garestituko den honetan, ez ote da hobe ekoizpena Europatik ateratzea? Eta horrek duen arriskua da Europa soilik zerbitzu ekonomia bihurtzea.Testuinguru honetan, Belokik dio Europak konpondu beharreko beste eztabaida bat ere azalerazi duela: trantsizio energetikoaren erritmoarena.