Itxi

Goizak gaur

Uholdeak

Nafarroako Aseguru Etxeen partzuergoa: "Beran eta Lesakan bakarrik 4.000.000 eurokoak izango dira kalteak"

EITb Media

Miriam Arnedo Nafarroako Aseguru Etxeen kolegioko eta Alliance konpainiak Beran duen bulegoko kideak eman ditu uholdeetan kaltetutakoek ordaina jasoteko eman beharreko pausoen berri. "Hondatutako materiala, ahal dela, ez da bota behar; bestela argazkiak ateratzea ezinbestekoa da", esan du.

  • Berako irudi bat

    Berako irudi bat

    5:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Asteburua etxepe eta kaleak garbitzen eman ostean, aseguru etxeekin izan dute eguneko hitzorduetako bat Bera, Lesaka eta Arano inguruan. Galdutakoa, zati bat bederen, berreskuratzeko ezinbesteko tramiteak egiten hasteko moduan dira inguru hartan, Miriam Arnedo Nafarroako Aseguru Etxeen kolegioko ordezkari eta Alliance konpainiak Beran duen bulegoko kideak azpimarratu duenez. Izan ere, Espainiako Gobernuak jakinarazi du eremua hondamendi eremu izendatuko duela, eta, beraz, aseguruen partzuergoak bere gain hartuko dituela kaltetutakoaren ordaina.

4.000.000 euro inguruko kalteak izango dira, lehen estimazioen arabera, Lesakan eta Beran bakarrik; izan ere, ondasun partikularrez gain, errepideetan eta mendietan kalteak ugariak izan dira. Partzuergoak peritu-taldeak bidaliko ditu aurki kalteak aztertzeko. Edonola ere, aseguru-etxeetatik mezu garbia bidali diete bertako biztanleei: aseguru-poliza ordaindu izanaren ziurtagiria eskura izateko (poliza izatea ezinbestekoa izango da ordainketa jasotzeko) eta ahal dela, hondatutako objektuak ez botatzeko. Botatzea ezinbestekoa den kasuetan, berriz, argazkiak izatea behar-beharra izango da.

Gainera, autoen kasuan, ezinbestekoa izango da zerbaitek arrisku-orotako estaldura izatea, esaterako, kristalek. Hirugarrenei eragindako kalteak estaltzen dituen aseguru soila izanez gero, partzuergoak ez luke ezer ordainduko.