Itxi

Hiri Gorrian

Sarriren argazkia

Beti itxura berarekin ezagutu dugu Sarrionandia: duela 31 urtekoa

Kuban eskolak ematen hastekoa da Joseba Sarrionandia. Zein itxura ote du gaur egun? Sarrionandiaren argazkia, leku guztietan ikusten dena, duela 31 urte atera zuten lagunek, tartean, Jimu Iturraldek.

  • 8:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aste honetako albistea da Joseba Sarrionandiak Etxepare Institutuak eta Habako unibertsitateak elkarlanean sortutako 'Euskal Kultura eta Euskara' irakurletza zuzenduko duela Kubako hiriburuan.

Albiste horren haritik, Sarriren irudia etorri zaigu gogora. Badira 31 urte lagunak Martuteneko espetxera bisitan joan eta argazkia egin ziotela Joseba Sarrionadiari: argazkian, Sarri ez ezik, Jimu Iturralde eta Bernardo Atxaga idazleak ere bazeuden, baina garai hartako "photoshopa" egin ondoren, Sarrirena bakarrik ikusi dugu geroztik. Beti argazki bera. Zein itxura ote du gaur egun? Iturralderi galdetu diogu, 'Hiri Gorrian'.

'.

'.