Itxi

Hiri Gorrian

Afrika, erritmo bizian

Musikaren, dantzaren eta ohituren eskutik, Afrika ezagutu dugu

Omar Diopek Senegalgo kontuak ekarri dizkigu, Ane Undurragak ilargi-maskarak, eta Amalur de Los Santosek eta Lurgi Zalakainek dantzarekin eta perkusioarekin alaitu gaituzte.

  • 30:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maiatzaren 25a Afrikaren eguna da. 'Hiri Gorrian', musikaren eskutik egin dugu bidaia bertara.

Omar Diopekin, itsasoz, iritsi gara Senegalgo kostara. Bost hizkuntza hitz egiten ditu Diopek. Ondoren, arte-kontuetan murgildu gara Ane Undurragari esker: Bilboko AUA galeria elkargune bilakatu nahi du.

Dantza eta dantza aritzen dira Amalur de los Santos eta Lurgi Zalakain. Errenterian antolatu ditu ikastaroak Amalur de los Santosek eta, Orion, uztailean, Lurgi Zalakainek. Djembe eta dun dun hotsak ere ez dira faltako bi topaketa horietan.