Hiri Gorrian
Euskal Trapa
'Ez trapitxero ez tatuajerik aurpegian, baina trapa maite dugu'
Drew, Xsakara eta Gatom musikari bermeotarrek trap musika egiten dute beste erritmo urbano batzuekin batera.
-
Xskara, Gatom eta Drew.
21:38 min
90eko hamarkadan Estatu Batuetan sortu zenetik, aparra bezela ugaritu dira trap abeslariak, baita Euskal Herrian ere. Euskaraz egindako trapa dagoen garai hauetan, jatorrian hiri zuloetako gaiak dituen musika estilo honek gero eta jarraitzaile gehiago ditu, bereziki, gazte jendearen artean.
Ander Guarrotxenak 20 urte ditu eta duela bi entzun zuen lehendabiziko aldiz trapa; orain, DREW goitizenarekin trap propioa egiten du bere bare munduko gaiak azaleratuz.
Xabier Guitierrezek 21urte ditu, XSAKARA da. Trap asko entzuten du, Estatu Batuetakoa gehien bat, baina berak nahiago du rapa sortu nahiz eta trap doiñuak dituzten zenbait kantu egin dituen dagoeneko. Bere amak esaten dio kantuen letrekin eta kontuz ibiltzeko, baina 'hori bada gustatzen' zaiona egiteko.
Iñigo Iriondo GATOM da. Urteak daramatza musikaren munduan: rapa eta reggaea dira bere ildo nagusiak. Orain, TIROPUN EKOIZPENAK proiektuan buru belarri dabil. Xskara eta Drew bezelako musikari gazteen abestiak ekoizten ditu eta baita bideoklipak grabatu ere.
Hirurak izan ditugu bisitan 'Hiri Gorria'n.