Itxi

Hiri Gorrian

argazkilari aintzindaria

Eulalia Abaitua bilbotarra, Euskal Herriko lehen emakume argazkilaria

XIX.mendean jaio zen, eta Liverpoolen maitemindu zen argazkilaritzaz, baita bertan ezkondu ere; baina Bilbora bueltan etorri zenean hartu zituen gaur egun kultur altxor diren hamaikatxu argazki.

  • Eulalia Abaituari eskainitako plaka, Bilbon

    12:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maite Jimenez Bilboko Euskal Museoko teknikaria da Eulalia Abaituaren bizitza eta obra ondoen ezagutzen duen pertsona; berak idatzi du Euskal Herriko lehen emakume argazkilariaren biografia eta bere esanetan 'emakume aparta bezain lan aparta da Eulaliarena; altxor bat XX. mendeko euskal gizartea ezagutzeko'. Urte hasiera honetan, Euskal Museoaren sarreran ikusgai jarri dituzte Abaituaren zenbait argazki, Bilboko Portu Agintaritzak argitaratu duen egutegia ilustratzeko erabili direnak, hain zuzen ere. Hilabete bukaera arte izango dira ikusgai argazkiok, nahiz eta urtea hasi eta berehala agortu diren arrakasta handia izan duten egutegiak.

Hala ere, gogoratu digu Maite Jimenezek, Eulalia Abaituaren lana ezagutu nahi duenak Euskal Museoan dagoen berari buruzko erakusketa iraunkorra bisitatu dezake; bertan bilduta dauden argazkiek zuzenean eramango gaituzte Bilbo, Bizkaia, Euskal Herri zein XX. mendeko lurralde Santurar arte.