Hiri Gorrian
Sagardo denboraldia
Txotxlariaren ofizioa ezagutzen
Donostiako Sport tabernaren jatorria Berriatuan egiten zuten, Sport, txanpain erako sagardoan dagoela jakin dugu. Bestalde, Zizurkilen egingo dituzten sagardo kata maridatuen berri ere izan dugu.
-
34:11 min
Jon Torre eta Jon Astiazaran, Petritegi eta Astiazaran sagardotegietako txotxlarien eskutik ezagutu dugu txotxlariaren ofizioa nolakoa den. Kupelak zabaltzea baino askoz gehiago ere badela esan digute. Bezeroei arreta eman behar diete, zalantza guztiak argitu eta ordena ere jarri behar izaten dute.
Bestalde, Zizurkilen antolatu dituzten sagardo kata maridatuen berri eman digu Gorka Arizkorreta, SagarArte-ko koordinatzaileak. Sagardoa edango dugu, pintxo batekin lagunduta, eta sagarraren inguruko kondaira edo ipuin bat entzunaz.
Azkenik, Donostiako Fermin Calbetón kaleko Sport taberna mitikoaren jatorria Berriatuan, Bizkaian, dagoela argitu digu Lander Eizagirrek. Berriatuan egiten zen Sport izeneko txanpain erako sagardotik datorkio Sport izena Donostiako tabernari.