Hiri Gorrian
Lizarrako Rhus Beer
Rhus Beer, Lizarrako zumake garagardoa
Uxua Domblasek Lizarrako Rhus Beer aurkeztu digu, zumake zuhaixkaren espeziarekin egindako artisau garagardoa.
-
Uxua Domblas, Rhus Beer artisau garagardoaren ekoizlea
19:46 min
Lizarraldean ohikoa den zumake zuhaixkaren espeziarekin egiten dute Rhus Beer garagardoa. "Sumak" izena du espeziak, baina latinez "rhus" izena hartzen du, eta horregatik jarri diote Rhus Beer izena. Ohiko artisau garagardoak baino "arinagoa" dela eta "uda zein udaberrirako aproposa" dela kontatu digu Uxua Domblasek.
Hasieran, 40 botila egin nahi zituzten probatzeko, Lizarrako zumakearen ibilbidearen aurkezpenean jendeari eskaintzeko. Ekoizleak gutxienez 500 litro ekoitzi behar zituztela esan zienean, enpresa sortzea erabaki zuten. Orain, Lizarrako tabernetan salgai dute, baita Iruñerriko zenbait tabernatan ere.