Hiri Gorrian
42 egun Nepalen bakarrik
'Beste erritmo bat dute Nepalen, beren buruarekin konektatuago bizi dira'
Nepalen 42 egun eman ditu Iker Agirre arrasatearrak, bakarrik. Mendizalea da, mendian korrika aritzen da Euskal Herrian. Umetatik izan du Nepalera joateko ametsa, eta aurten bete du amets hori.
-
Nepalen 42 egun eman ditu Iker Agirre arrasatearrak, bakarrik.
15:02 min
Bakarrik egin du bidaia Nepalera Iker Agirrek, nahiz eta gaur arte egin izan dituen taldeko bidaia batzuk, bakarrik egin nahi zuen bidaia hau. 42 egun egin ditu Nepalen. Duela astebete itzuli zen Arrasatera, eta “lur hartzen” ari da oraindik.