Itxi

Hiri Gorrian

Txakurren argazkilaria

'Txakurren sentimenduak, izaera jasotzen dut argazkietan'

Maider Sierra argazkilari gernikarrak lau urte daramatza Mestizaa proiektuarekin: txakurrak familiakide bezela, alaba edo seme bezela, hartzen dituztenei argazki saioak egiten.

  • Maider Sierra

    Maider Sierra

    16:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lau urtetan eskaerek nabarmen egin diote gora. Euskal Herrian baina baita gure mugetatik kanpo iristen zaizkio eskaerak Maider Sierrari. Bere kamara hartu eta txakurraren izaera naturala jasotzen ahalegintzen da argazkietan. Etxean, kalean, tabernan... bereziki urbanoa den estiloarekin koloreari dagokionez baina baita estetikari dagokionez ere, jarraitzaile ugarik ikusten dituzten Maiderren argazkiak bere instagrameko kontuan. Txakurren argazkilaritzan erabat zentraturik, honela bere bi pasioak uztartzen dituelako, ez du baztertzen epe ertainera markekin ere lan egitea Maiderrek.

Txakurrak, haues jabeak eta beraien unibertsoa jasotzen duen argazkilariarena historia ezagutu nahi baduzue. Hau da Maider Sierra, Mestizaa.