Hiri Gorrian
Oñatiko dendak
'Industriak besteko pisua izan du komertzioak Debagoieneko aberastasunean'
“Oñatiko emakumiak errekautan” lana egin dute Jone Arrazola eta Irati Garai antropologo oñatiarrek, eta XX. mendean herrian izandako dendak aztertu dituzte.
-
Irati Garai eta Jone Arrazola
11:58 min
XX. mendeko komertzio txikiaren etnografia feminista egin dute Jone Arrazola eta Irati Garai antropologoek, Selma Huxley Barkham ikerketa bekari esker. Lana osatzeko, dendari izandakoak elkarrizketatu dituzte, artxiboetan aritu dira... eta "Oñatiko emakumiak errekautan" lana osatu dute.
Ikerketaren funtsa jasotzen duten liburuxka laburrak banatu dituzte herrian, eta liburu luzea argitaratuko dute, baina bitartean, Egaña janari denda izenean jarri dute Oñatiko dendei eta haietan emakumeek egindako lanari buruzko erakusketa. Ekainaren 2ra bitartean izango da ikusgai erakusketa, Oñatiko Bakardadeko Ama kaleko hamargarrenean. Ikerketaren berri ikertzaileen ahotik jaso nahi duenak bisita gidatuak egiteko aukera izango du ostegun eta larunbatetan.