Hiri Gorrian
Euskadiko barista onena
'Tabernari askok ez dakite kafe on bat ateratzeko jakin behar dena'
Ismene Moreno Euskadiko barista txapelduna da, berea da Euskadiko kaferik onena. Honorio Garcia bere maisuarekin gerturatu zaigu Gasteizko estudiora.
-
ismene moreno eta honorio garcia
12:07 min
Gamarrako ostalaritza eskolan Zerbitzu ikasketak egiten ari zela maitemindu zen lanbide honetaz. Kafea ezagutu, bere ezaugarriak desberditzeko gai izan eta kafea ondo zerbitzatzean datza baristaren lana. Duela hiru urte hasi zen txapelketetarako aurkezten eta Euskadi ordezkatzen aritu da duela aste bete Vigon, estatuko barista txapelketan.