Hiri Gorrian
DESERTUKO MUSIKA
Cäctus bermeotarrak: basamortu estiloko rock and rolla
Bermeoko Cäctus laukoteak 2011n ekin zion ibilbide musikalari eta agertoki txikietako hurbiltasuna da gehien gustatzen zaiena. Joan Ander Santamaria eta Unai Uriarte izan dira 'Hiri Gorrian'.
-
Jon Ander Santamaria eta Unai Uriarte, Cäctus taldeko kideak
21:09 min
Bermeoko Cäctus laukoteak 2011n ekin zion ibilbide musikalari; agertoki txikietako hurbiltasuna da gehien gustatzen zaiena, hala aitortu digute Joan Ander Santamaria eta Unai Uriartek 'Hiri Gorrian'.
2014an, Aulestiko Altxatune estudioan grabatu zuten 6 abestiz osatutako lan bakarra. Ordutik hona, han eta hemen, dabiltza kontzertuak ematen. Maiatzean, Rockein lehiaketako Euskarazko Talderik Onenaren saria irabazi zuten.