Hiri Gorrian
Maitane Alonso Monasterio
Maitane Alonso, etxeko txokoko laborategitik MITera
Hamasei urterekin ekin zion ikertzeari Maitane Alonsok, eta ikertzaile moduan bi sari jaso ditu munduko zientzia eta teknologia lehiaketa handienean, Phoenixen (Arizona, AEB).
-
Maitane Alonso Sodupeko ikertzailea.
13:38 min
Phoenixen (Arizona, AEB) izan da udaberrian Sodupeko Maitane Alonso Monasterio, Intel ISEF munduko zientzia eta teknologia lehiaketa handienean; jasangarritasunean lehen saria jaso zuen, eta bigarrena mikrobiologian. Sari bezala, asteroide bati bere izena jarriko dio MIT Massachusettseko Teknologia Institutuak.
Produktu kimikorik erabili gabe elikagaiak gordetzeko eta mantentzeko sistema bat diseinatu du; “aire tratatuarekin ontziratzea”.
Medikuntza ikasten ari da, umetatik lan egin nahi izan duelako onkologian. Ikasketa horiekin lotuta ulertzen ditu egindako proiektuak ere: “Minbizia askok zerikusia dute jaten dugunarekin, eta eragina dute erabiltzen diren ontziratzeko metodo batzuek. Hasieratik ekidin daitezke ontziratzeko metodo egokiekin”.
Hamasei urterekin hasi zen ikertzen, aitak egiten zituen barbakoetako soberako janaria ahal bezain ongi mantentzeko asmoz. Etxeko txokoan hasi zen frogak egiten, eta bidean, “inguruko enpresa batzuen laguntza” izan du. Baita unibertsitateko mikrobiologiako irakaslearen laguntza ere, hark utzi baitzion froga batzuk laborategian egiten.