Itxi

Hiri Gorrian

TUBA

Tuba lehen lerrora ekarri du Andoni Moñuxek

Amsterdamen amaitu berri ditu tubako Goi Mailako ikasketak Andoni Moñux gazte bergararrak; eta, ekainean estreinatu da tuba-jotzaile profesional gisa Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin.

  • Andoni Moñux, tuba-jotzailea

    Andoni Moñux, tuba-jotzailea

    21:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hiru urte zituela hasi zen bibolina jotzen Andoni Moñux bergararra eta zazpi urte zituela ekin zion tubari, instrumentu guztietik handiena izateak ikaragarri erakarri zuen. Zortzi kiloko tubarekin etorri zaigu Hiri Gorriko estudioetara. Tuba erritmoa markatzeko instrumentua baino askoz gehiago dela ikasi dugu; izan ere, Andoni Moñuxek tuba lehen lerrora, aurrera ekarri nahi du eta denen bistan jarri.

Tuba eta bibolina jotzeaz gain, Andonik kitarra eta pianoa ere jotzen ditu eta primeran abesten du. "Andoni does rock n´roll" izeneko kanala du youtuben, bertsioak egiten ditu oraingoz.

Datorren ikasturtean Amsterdamen jarraituko du masterra egiten.