Itxi

Hiri Gorrian

Maixala poltsak

Maixala poltsak, arnas luzeko diseinuak

Maixala markak bi urte baino gutxiago ditu, baina bizitza osoan josi du Maialen Irastorza oiartzuarrak. Lanbidea eman dio etxetik datorkion zaletasunak.

  • Maixala markak bi urte ditu, baina bizitza osoan josi du Maialen Irastorza oiartzuarrak.

    Maixala markak bi urte ditu, baina bizitza osoan josi du Maialen Irastorza oiartzuarrak.

    21:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Etxeko tailerrean hasi zen poltsak egiten Maialen Irastorza, nahiz eta poltsak egin aurretik ere josten zuen: umetan, anai-arrebei arropetan aldaketak egin eta oparitu egiten zizkien. Ingurumen Zientziak ikasi, eta enpresa batean hasi zen lanean. Baina ohartu zen josten denbora gehiago eman nahi zuela. Poltsak egiten hasi zen duela bi urte, eta duela urte eta erdi hartu zuen erabakia: Maixala marka sortu zuen, eta egun, webgunean eta dendetan saltzen ditu poltsak. Badaki modari erreparatu behar diola noizean behin, baina batez ere, kalitatezko poltsak eta urte luzez iraungo dutenak egin nahi ditu, egunero erabiltzeko modukoak.

Amaia Amor Soraluzeko artisauaren lana ere ezagutu dugu: poltsekin hasi, eta zapatak ere egiten ditu orain. Euskal Herrian azoketan saltzen ditu egindakoak, baina kanpotik ere hasi zaizkio eskatzen, sare sozialen bidez.