Itxi

Hiri Gorrian

Euskalasia

Asiako produktuak askaritarako

Joserra Sabandok eta Emilio Kerejetak Asiako elikagaiak saltzen dihardute lanean. Kaxa bat jaki bete ekarri dute Hiri Gorrira.

  • Euskalasiako Emilio Kerejeta eta Joserra Sabando

    Euskalasiako Emilio Kerejeta eta Joserra Sabando

    9:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

2012an hasi zen Joserra Sabando Asiako hainbat herrialdetako elikagaiak Euskal Herrian saltzen. Eta horretan jarraitzen du, Astigarragan (Gipuzkoan) duen biltokian. Dagoeneko zazpi langilek osatzen dute Euskalasia. Emilio Kerejeta da euretako bat. Joserra eta Emiliorekin berbetan ari ginela zenbait produktu dastatzeko aukera izan dugu: tearekin egindako gazta tarta, algaz eginiko kurruskariak... Baina haragia edo bestelako produktu freskoak eta izoztuak ere saltzen dituzte. Gehienbat jatetxeak dira euren bezeroak, baina, berriki, online denda ere zabaldu dute. Entzun hemen beraiekin batera egin dugun askari asiatikoa!