Itxi

Hiri Gorrian

Aizkora tailerrean

'Aizkora bizia bada, sartu egin behar da enborrean'

Legazpin izan gara, Arkaia Speed Axe aizkora fabrikan.

  • Ricardo Mediavilla eta Arkaitz Lizarralde (Arkaia Speed Axe tailerra)

    Ricardo Mediavilla eta Arkaitz Lizarralde (Arkaia Speed Axe tailerra)

    12:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arkaia Speed Axe tailerrean izan gara. Arkaitz Lizarraldek jarri zuen abian, "kapritxoz", berak esan digun moduan. Lizarralde gidari izan dugu Legazpin duen tailerrera egin diogun bisitan. Han aurkitu dugu Ricardo Mediavilla lanean. Hain zuzen ere, aizkora nola forjatzen zuen erakutsi digu Ricardok.

2012an hasi zen aizkorak fabrikatzen Lizarralde. Hiru aizkora mota diferente fabrikatzen ditu. Metal aleazio diferenteetakoak, erabili behar den zereginaren araberakoa. Zazpi osagai ditu aleazio horrek. "Aizkora bizia baldin bada, sartu egin behar da enborrean", esan digu. Eta bizitasun hori bilatzen du metalen konposizioan. Aizkora bat artisau lan bat da. Ez daude bi aizkora berdin, gehitu du. Entzun hemen elkarrizketa osorik!