Txirrinik eta aldabarik jo gabe sartuko gara Tolosako Leidor Antzokian. Atariak antolatutako urteroko bertso saioko aleak bildu ditugu, uzta oparoa jasoz eta zuentzako egin dugu hautaketa. Umorez eta giro onean osatu zuten saioa, era guztietako gaiak jorratuz. Donostia aldean dabilen gure bederatzikoa ere entzun ahal izango duzu.