Hitza Jolas
Lujanbio eta Messi
Anoetan Maialen Lujanbioren ohorezko sakea 'zuen zangoak eta gure oinak'
Ohorezko sake horrek soka ekarri du: Xabier Payaren bertsoa, Gazteako DIDAn, Maialen Arzallusen bertsio moldatua, Getarian futbolari buruz aritu ziren kantari Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio.
-
14:02 min
Anoetan, Realarekin eta Barçarekin batera izan ziren BECeko finalistak. Egun horretako argazkia asko zabaldu da, eta bere txikian bada ere, ohikoak dituen mugak gainditu ditu bertsogintzak. Maialen Lujanbiok egin zuen ohorezko sakea eta bertsoa kantatu futbolariek beroketak eta luzaketak egiten zituzten bitartean. Ohorezko sake horrek soka ekarri du sarean, irrati eta telebistetan eta abar, baita egunkarietan ere, Berria-k, adibidez, Maialen Lujanbio eta Mesi elkarri eskua emanda agertzen diren argazki hori gaitzat emanda, bertso bana eskatu die Onintza Enbeita eta Xabier Payari. Gazteako 'dida!' saioan, Maialen Arzallusen bertsio moldatua eta Getarian Uxue Alberdik gaia jarrita futbolari buruz aritu ziren kantari Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio.
ialen Lujanbio.