Hitza Jolas
Arabako Finala
Iñaki Viñaspre Arabako txapeldun berria
Iñaki Viñasprek irabazi du Arabako txapela Manex Agirrerekin buruz burukoa jokatu eta gero. Jarraian sailkapenean Xabi Igoa, Oihane Perea, Peru Abarrategi eta Aroa Arrizubieta.
-
Iñaki Viñaspre Arabako txapeldun berria
39:33 min
Iñaki Viñasprek irabazi du Arabako txapela Manex Agirrerekin buruz burukoa jokatu eta gero. Jarraian sailkapenean Xabi Igoa, Oihane Perea, Peru Abarrategi eta Aroa Arrizubieta. 700 lagunen aurrean jantzi dio Gasteizko Printzipal antzokian Lierni Altunak txapela Iñaki Viñaspreri. Abetxukukoaren lehen txapela da. 11 final eta 3 buruz buruko jokatu ondoren iritsi zaio saria 35 urteko bertsolariari. Dena den berak esan bezala final denetan gozatu izan du, final denek eman izan diote zerbait. Sei finalisten hitzak eta finaleko bertsoaldirik onenak 'Hitza Jolas' saioan. Ofizioka egindako lanekin geratu zen berezik gustora txapelduna.