Itxi

Landaberri

Landaberri

BECen egingo den Biocultura azoka hizpide 'Landaberri' saioan

Euskal Herriko 26 ekoizle ekologikok parte hartuko dute Biocultura azokan asteburuan, Landaberrin ENEEK-ko Roman Bengoarekin hitz egingo dugu. Eta Jakoba Errekondok entzuleen galderei erantzungo die.

Larunbatean, 10:00etatik 11:00etara, nekazaritzari eta ingurugiroari ateak zabalduko dizkiogu Euskadi Irratian Onintza Segurolak gidatzen duen 'Landaberri' saioaren bitartez. Aste honetan, BECen asteburuan egingo den Biocultura azoka izango dugu hizpide. Estatuko 250 ekoizlek beraien erakusmahaiak ipiniko dituzte eta horietatik 26 Euskal Herriko ekoizle ekologikoak izango dira. 'Landaberri' saioan, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko (ENEEK) Roman Bengoarekin hitz egingo dugu. Eta programa amaitzeko, Jakoba Errekondok entzuleen galderei erantzungo die.