Itxi

Landaberri

landaberri

Nekazal Politika Bateratua eta Agripir proiektua hizpide Landaberrin

Larunbatean 9:00etan Landaberrin, Nekazal Politika Bateratuari buruz hurrengo asteburuan ENBA sindikatuak antolatutako jardunaldiez hitz egingo dute eta Agripir proiektua ere hizpide izango dute.

Datorren ostiralean, abenduak 19, Nekazal Politika Bateratu berriari buruzko jardunaldia dago Donostiako Kursaalean ENBA sindikatuak antolatuta. Europako politikei buruz adituak entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Datozen urteei begira, baserritarrentzat informazio baliagarria  izango dena eskainiko dute.

Bestalde, AGRIPIR proiektua ezagutuko dugu. Mendi nekazaritzan oso erabilgarriak diren hainbat teknika eta gailu bultzatu ditu.