Landaberri
Landaberri
Nekazaritza Ekologikoan EBak sartu nahi duen zuzentaraua hizpide
Larunbatean 'Landaberri' Roman Bengoa Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko presidentearekin hitz egingo du Onintza Segurolak.
Nekazaritza Ekologikoan, Bruselak, zuzentarau berri bat indarrean sartu nahi du: nekazaritza tradizionala eta ekologikoa uztartzen dituzten ustiategiak debekatzea. Neurri horrekin, Bruselak, nahita edo nahi gabe, substantzia kimikoek produktu ekologikoak kutsa ditzaten saihestu nahi du. Hori dela eta larunbatean 'Landaberrin' Roman Bengoa, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko presidentea izango du gonbidatu nagusi Onintza Segurolak.