Itxi

Landaberri

landaberri

Baserriak eta horien egunerokotasuna hizpide 'Landaberri' saioan

Arroabehean ekainaren 19rako antolatu duten 'Pintxo ta Mintzo' jardunaldiez eta ENBAk baserrien egunerokotasunaz antolatutakoez hitz egingo du larunbatean, 09:00etatik aurrera, Onintza Segurolak.

'Pintxo ta Mintzo' egingo da Arroabehean ekainaren 19an. Bertako baserrietako produktuekin prestatutako pintxo goxoak janez, lehen sektorearen inguruan hitz egingo dute 'Landaberri' saioan larunbatean, 09:00etatik aurrera. Horretaz aparte, iazko arrakasta ikusita, ENBA sindikatuak baserrietako egunerokoa nolakoa den bertatik bertara ezagutzeko uztailaren 3 eta 4rako antolatu dituen jardunaldiak ere izango dituzte hizpide. 8 ibilbide antolatu dituzte Gipuzkoako hainbat baserritan barrena, eta gazta nola egiten den edota behiak nola jezten dituzten erakutsiko dute.