Landaberri
Larunbatean
Garaian garaiko jakiak ezagutzeko aplikazioa, 'Landaberri'n
G.U.
Gainera, Jakoba Errekondok uzta ongi gordetzeko aholkuak emango ditu, eta Pello Zabalak tenboren astearen lehen zatiari buruz hitz egingo du.
Garaian garaiko jakiak ezagutzeko aplikazioa izango du hizpide larunbat honetan 'Landaberri' saioak. 09:00etatik 10:00etara, Arantxa Arzak gidatuta, Kutxa Ekoguneko 'Baratzeko Estrenaldi Handiak' kanpaina ezagutuko dugu. Kanpaina horren baitan aurkeztu dute sasoiko jakiak ezagutzeko aplikazioa, eta, gainera, ezagutzera eman dituzten beste hainbat eskaintzaren berri ere izango dugu.
Astero bezala, Jakoba Errekondok izango du bere tartea 'Landaberri' saioan. Asteon, uzta ongi gordetzeko aholkuak emango ditu, eta jendeak utzitako galderei eta zalantzei ere erantzungo die gure adituak.
Azkenik, Pello Zabalak tenporen astearen lehen zatiari buruz hitz egingo du, udazkeneko joera zein izan litekeen jakiteko.
ekeen jakiteko.