Itxi

Landaberri

Larunbatean

Euskal Herri Kolektiboak Iruñean egingo duen azoka, 'Landaberri'n

eitb.eus

Euskal Herriko 7 herrialdeetako ekoizle ekologikoak biltzen dituen kolektiboaren egungo egoeraz eta asmoez arituko da Aloña Gonzalez, kolektiboaren dinamizatzailea.

Euskal Herri Kolektiboak Iruñean azoka egingo du, lehen aldiz, eta horren berri emango du, larunbat honetan, 'Landaberri' saioak. 09:00etatik aurrera, Arantxa Arzak Euskadi Irratian gidatzen duen saioak Euskal Herriko 7 herrialdeetako ekoizle ekologikoak biltzen dituen kolektiboaz hitz egingo du. Azoka egingo dute, lehen aldiz, Sarasate pasealekuan, eta aitzakia hori hartuta, euren egungo egoerari eta asmoei buruz arituko da Aloña Gonzalez, kolektiboaren dinamizatzailea.

Gainera, eztiaz jardungo dute Juan Mari Arriolabengoarekin, ezti dastaketa prestatu baitu Aramaion. Bestalde, gure ingurura iristen diren sagarrek toxikotasunik duten ala ez ere neurtuko dute, Greenpeacek egin duen ikerketatik abiatuta. Eta, astero legez, Jakoba Errekondorekin eta Pello Zabalarekin ere izango da hitzordua 'Landaberri' saioan.

aberri' saioan.