Itxi

Landaberri

Larunbatean

2016ko kanpaina hastear denean, arrantzaleak berdelaren zain

Euskadi Irratia

EiTB

Iparraldeko saiak eta 'Berdeago' azoka ere izango ditugu hizpide larunbateko saioan.

  • Berdela

    Berdela

Eguraldiak uzten badie, astelehenean abiatuko dira itsaontziak berdeletara. Kuota baxuak dituzte oso, Europa osoko berdelaren % 8 baino ez, baina esperantzaz daude arrantzaleak.

Honez gain, hegaztiak izango ditugu hizpide larunbateko 'Landaberri'n. Izan ere, saiak abere biziei erasotzen dietela eta, jaten emango diete Iparraldean.

Berdeago azokarako gonbita ere egingo dute, eta, larunbatero moduan, Jakoba Errekondo entzuleen kezkak argitzen saiatuko da. Pello Zabalak, berriz, udaberriko eguraldia nolakoa izango den aurreratuko du, tenporak aztertuta bildu duen informazioa emanez.